Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Barazki pistoa ogi txigortuan arrautza eta urdaiazpiko kurruskariarekin
Barazki pistoa ogi txigortuan arrautza eta urdaiazpiko kurruskariarekin
Osagaiak
  • -Tipula, 1 (handia bada, erdia)
  • -Kuiatxoa, 1 (handia bada, erdia)
  • -Piper berdea, 1
  • -Piper gorria, ½
  • -Udare-tomate helduak, 2
  • -Berakatza, 2 ale
  • -Moldeko ogia, 1 xerra
  • -Jabugo urdaiazpikoa, 1 xerra
  • -Arrautza, 1
  • -Perrexil olioa
  • -Olioa
  • -Gatza
Prestaketa

Lapikoan, koilarakada bat olio jarri, eta fin-fin xerratutako baratxuria sueztitu.

Erdi gorriturik dagoenean, gainerako barazkiak gehitu (tipula, kuiatxoa, piper berdea eta gorria), dadotan moztuak (paisana txikian).

Gatz pixka bat gehitu eta sueztitzen utzi. Barazkiak ia eginda daudenean, udare-tomatea gaineratu, zuritua eta dadotan moztua, eta barazkiak egin arte utzi.

Bestalde, pasta mozteko tresna batez moldeko ogia moztu, labean sartu eta txigortu arte utzi.

Aldi berean, jabugo urdaiazpiko xerra ere labean sartu, eta testura kurruskaria izan arte utzi. Atera ondoren, platerean ipini.

Arrautza plantxan egin.

Pistoa platereratzeko prest dagoenean, metalezko molde batean, labean egindako ogia jarri, eta, gainean, pistoa ipini, ondo zanpatuta. Jarraian, arrautza pistoaren gainean jarri. Amaitzeko, urdaiazpiko kurruskaria gaineratu.

Perrexil-olioa nola egin: perrexil hostoak olioarekin, baratxuri ale batekin eta gatz pixka batekin xehatu.

Platereratu eta perrexil-olioarekin apaindu.