Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Kuiatxo beteak itsaski kremarekin
Kuiatxo beteak itsaski kremarekin
Osagaiak
  • -Kuiatxoa, 1 (handia)
  • -Tipulak, 2
  • -Perretxikoak
  • -Azenarioak, 2
  • -Baratxuriak, 2
  • -Porruak, 2
  • -Otarrainxka-isatsak, 7
  • -Fumeta (arrain-salda)
  • -Irina
  • -Esnea
  • -Mozzarella xehatua
  • -Koñak pixka bat
Prestaketa

Itsaski krema egitekobararazkiak txikitu eta oliotan sueztitu.

Otarrainxkak zuritu eta barazkiei gehitu. Koñak pixka bat bota. Arrain saldaz busti eta guztia sueztitu. Lapikoa erreserbatu.

Tipula txikitu eta sueztitu. Perretxikoak gehitu eta bertan, otarrainxka txikituak gehitu. Esnea eta irina bota eta bexamela egin.

Kuiatxoak erditik ebaki eta oliotan bigundu. Gero, olioa xukatu.

Kuiatxoak bexamelaz bete eta mozzarela gazta xehatua gainetik bota. Labean sartu.

Erreserbatutako itsaski saltsa birrindu eta platerean ipini. Gainean kuiatxo betea jarri.