Itxi

lehenengoak

lehenengoak

Lehenengoak

Otarrainxka 'carpaccio'a, ahuakate tartarrarekin
Otarrainxka 'carpaccio'a, ahuakate tartarrarekin
Osagaiak
  • Carpaccioa egiteko:
  • 10 otarrainxka
  • 2 limoien zukua
  • Oliba-olio birjina
  • Tipulina
  • Gatza
  • Tartarra egiteko:
  • Ahuakate bat
  • Tomate bat
  • Tipuleta laurden bat
  • Martorria eta oliba-olio birjina (martorri olioa egiteko)
  • Lima
  • Gatza
  • Egilea: Zigor Iturrieta
Prestaketa

Gonbidatua: Amaia Fernandez, 'A punta pala'ko diseinatzailea.

NOLA EGIN?

Carpaccioa egiteko:

- Otarrainxkak zuritu eta hesteak kendu.

- Labeko paperaren gainean, olio pixka bat bota gainean jarriko duguna ez pegatzeko.

- Paperean, bi otarrainxka jarri bata bestearen ondoan, olio pixka bat bota gainetik eta labeko beste paper bat jarri.

- Ondoren, zartagin batekin kolpatu; horrela, otarrainxkak fin-fin geldituko dira.

- Behin fin-fin dauzkagula, hozkailuan sartuko ditugu ordubetez.

Tartarra egiteko:

- Lehenik eta behin tomatea galdarraztatuko dugu, horretarako;

- Ura irakiten jarriko dugu, tomateari zurtoina kenduko diogu eta beste aldean gurutze baten itxurako ebakia egingo diogu. Ondoren, ur irakinean utziko dugu tomatea 10 segundoz eta jarraian, izotzekin dagoen urean sartuko dugu.

- Behin tomatea galdarraztatua dugula, haziak kenduko dizkiogu eta laukietan zatituko dugu.

- Ahuakatea ere laukietan zatituko dugu, eta biak batuko ditugu.

- Tipuleta xehatuko dugu eta tomate eta ahuakateari gehituko diogu. Lima azala, lima zukua eta gatza ere gaineratuko diogu.

-Dena ondo nahastu eta martorri olioa gehituko diogu.

- Martorri olioa egiteko; martorria txikitu egingo dugu eta oliba olio birjina erantsiko diogu. Ondoren, dena birrindu egingo dugu.

- Ozpina olioa egiteko; edukiontzi batean, limoi baten zukua, oliba olio pixka bat eta tipulin xehatua batuko ditugu eta ondo nahastuko dugu.

Behin, osagai guztiak prest ditugula, otarrainxkak hozkailutik aterako ditugu eta paperetik kenduko ditugu. Ozpina olioarekin bustiko dugu eta ondoren, molde baten laguntzarekin tartarra gaineratuko diogu.