Itxi

Miniaturak

Miniaturak

Miniaturak

Arrozezko odolki buñueloak Gernikako piperrekin
Arrozezko odolki buñueloak Gernikako piperrekin
Osagaiak
  • Arrozezko odolki bat
  • Tenpura irina
  • Eguzkilore olioa
  • Gernikako piperrak
Prestaketa

Odolkia hartu eta hestea kenduko diogu labana baten laguntzaz. Eskuen laguntzaz odolkiaren mamiarekin pilota txikiak egingogo ditugu. Gorde.

Hontzi batean tenpura iriña koilarakada batzuk bota eta bertara ur hotza gehitzen juango gara etengabe mugituz, kontuz tenpura finegia utzi gabe (tenpura irinaren edukiontzian azaltzen da nahastu beharreko ur kantitatea).

Lapiko batean eguzkilore olioa jarri eta berotzen ipini. Berotzen den bitartean odolki bolatsoak tenpuratik pasa. Olioa berotutakoan oliotara botatzen hasi bolatsoak.

Frijitzean lehenik odolki pilotatsoak haunditzen hasiko dira eta ondoren gorritzen hastean atera.

Sukaldeko paperez estalitako plater batera atera, olio soberakina kentzeko.

Gernikako piperrak frejitu eta odolki buñueloekin batera zerbitzatu.