Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Mujika jatetxeko Aiert Izagirre, 'Txoriene'n

Mutiloako Lierni auzoan dagoen jatetxeko sukaldariak bere errezeta goxoenak erakutsiko dizkio Xuban Intxaustiri ETB1-eko saioan.

  • Aiert Izagirre | Txoriene

    Aiert Izagirre, Mujika jatetxea

Aiert Izagirre 'Txoriene'n izango da bere plater goxoenak prestatzen. Xuban Intxaustirekin batera, egunero bi errezeta prestatutako ditu Mujika jatetxeko sukaldariak ETB1-eko gastrotalkean.

Aiert Izagirrek beti izan du garbi sukaldari izan nahi zuela, nahiz eta berandu hartu zuen sukaldaritza ikasketak egiteko erabakia. Ingeniaritza ikasten hasi zen Aiert, baina 19 urterekin, bere benetako ametsa betetzea erabaki zuen eta ikasketak alde batera utzi eta sukaldean murgildu zen. Ordutik, hainbat jatetxetan aritu da, eta denetik egin behar izan du. Lehenengo lana Zegamako Ostatuan izan zuen, eta dionez, denetik egin behar izan zuen bertan, batez ere patatik zuritu. Ondoren, Zarauzko Zubi Ondon, Lanziego jatetxean eta Martin Berasategin aritu da. Hala ere, oroitzapen onenak Branka jatetxekoak ditu. Bertan familia irabazi zuela dio Aiertek, emaztea han ezagutu baitzuen. Gaur egun Mujika jatetxean ari da lanean, beretzat etxea den jatetxean, lan talde bikain batez inguratuta.

Mujika jatetxea Mutiloako Lierni auzoan dago, naturaren erdian, Aizkorri mendizerraren magalean eta bertako jangeletatik paraje zoragarriez gozatzeko aukera dago. Euskal sukaldaritza tradizionala, baina ukitu bereziekin, dastatu daiteke Mujikan, beti ere garaian-garaiko produktu freskoak erabiliz.

Aste honetan jatetxeko kartan aurkitu daitezkeen hainbat plater prestatuko ditu Aiert Izagirrek 'Txoriene'n. Ondorengo platerak dira egingo dituenak: legatz betea, hostorea foiez betea, bakailaoa piperradarekin, barazki krepeak, bakailao entsalada epela, idi buztana, txipiroiak plantxan, alberjiniak barazkiz eta onddoz beteta, frijituak eta moka kanutiloak.