Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Sukaldaritza

Larresoroko Aldaburua jatetxeko Antxon Amilibia, 'Txoriene'n

A. A.

EiTB

Pili Manterolarekin batera, Lapurdiko Larresoro herrian dituen platerak prestatu ditu aste honetan ETB1eko saioan 15:15ean hasita.

  • Antxon Amilibia | Aldaburua jatetxea | Larresoro

    Aldaburua jatetxeko Antxon Amilibia 'Txoriene' saioan

Lapurdiko Larresoro herriko Aldaburua jatetxeko Xabier Osa izan du gonbidatu Pili Manterolak, 'Txoriene' gastro-talk saioan. Bere jatetxean aukeran izaten dituen platerak prestatu dizkigu egunero 15:15ean hasita.

Sortzez Zubietarra da Antxon, baina Lapurdiko Larresoro herrian du jatetxea gaur egun. "Txoriene" saioan mota guztietako platerak prestatu ditu. Horietako batzuk ahatea izango dute osagai nagusi; izan ere, Lapurdin oso jaki preziatua da eta plater asko prestatzen dituzte ahatearekin. Baina arraina eta gozoak prestatzen ere erakutsi digu.

Besteak beste honako plater hauek egiten erakutsi du: etxeko foiea, txokolatezko ganatxea, aingira frijitua edota ahate gibela sagarrekin.