Txoriene
Txoriene
Josu Ibarra, Zuria jatetxeko sukaldaria, 'Txoriene' saioan
I.Z
Bilbo
Sukaldaritza txapelketa askotan aritzen da epaile lanetan, bere jakituria nahi duten guztiei erakusteko prest.
-
Josu Ibarra, Zuria jatetxea
Josu Ibarra sukaldari ospetsua izan da 'Txoriene' saioan gonbidatu. Pili Manterolak aurkezten duen programan, Bilbon duen Zuria jatetxeko errezeta berezienak nola egiten diren erakutsi digu bertan.
Gaur egun Zuria jatetxean egiten du lan Ibarrak, baina aurretik Plentziako Kaian jatetxe eta hotelean aritu zen lanean. Horretaz aparte, Bilbon egiten diren pintxo lehiaketa garrantzitsuenetan epaile lanetan aritu da, Daniel Garcia (Zortziko), Fernando Canales (Etxanobe) eta Javier Garcia (Boroa) sukaldariekin batera.
Besteak beste, arrain-zopa; tostada karamelatua, gazta izozkiarekin; olagarro errea, patata eta piperrautsarekin; hegaluzea gutxi egina, ke ukituarekin; eta beste hainbat errezeta goxo prestatu ditu Ibarrak ETB1eko saioan.