Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

15:15etan

Gabonetan 'Txorieneko' errezetak Pili Manterolak prestatuko ditu

I.Z

Bilbo

Besteak beste, txibiak patata eta txirlekin, azpizuna foie eskalopearekin eta antxoa gazituak prestatuko ditu Pili Manterolak Gabonetan zehar.

  • Pili Manterola

    Pili Manterola

'Txoriene' saioan errezeta bereziak eskainiko dira Gabonak direla aprobetxatuz, izan ere, abenduaren 23tik 27ra bitartean, Pili Manterola aurkezleak prestatuko ditu aste horretako errezetak. Gabonak izan arren, programaren ordutegia ez da aldatuko, eta, ohi bezala, 15:15etik aurrera ikusi ahalko da, ETB1en.

Gabonetan ohikoak izaten diren platerak egiten erakutsiko digu Pilik, eta, prestatu beharrekoaren arabera, egunero produktuak ekartzen dizkion hornitzaile bat izango du ondoan.

Abenduaren 23an itsaskiak prestatuko ditu, eta Viveros San Anton enpresako Joxe Ventura hartuko du 'Txoriene'n. Hurrengo egunean, arrainak prestatuko ditu, eta produktu honi estuki lotuta dagoen Getariako ontzi bateko patroia eta herri bereko Kofradiako presidentea den Emeterio Urresti izango da programan.

Abenduaren 25ean ez da programarik egongo, baina, hurrengo egunean, antxoak prestatuko ditu aurkezleak, eta Maisor kontserba etxeko Oihana Iribarren laguntza izango du.

Azkenik, astea bukatzeko, abenduaren 27an, txerrikiak izango dira protagonista, iberikoen taulak prestatuko baititu Pilik. Platerak prestatzerakoan, Mardu enpresako Jon Eizagirre izango du gonbidatu eta laguntzaile.