Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

''Txoriene''

Morgako Katxi jatetxea, 'Txoriene' saioko gonbidatu

I.Z

Bilbo

Aste honetan, Jose Ramon Ormaetxea eta Maria Jose Olea sukaldarien eskutik, besteak beste, zapo txikia parrilan, txangurroa labean eta idi laminak parrilan prestatuko dituzte.

  • Katxi jatetxea

    Katxi jatetxea

'Txoriene' saioan, Morgako Katxi jatetxea izango da gonbidatu. Ostirala arte, 15:15etik aurrera, Jose Ramon Ormaetxea eta Maria Jose Olea sukaldariak izango dira Bizkaiko jatetxe honetatik etorriko diren gonbidatuak.

Karta zabala eskaintzen du jatetxe honek, eta Euskal Herrian tradizio handia duten platerak prestatzen dituzte, guztiak oso landuak. Bertan dituzten espezialitateetako batzuk hauek dira: arrain zopa, porruen pastela, legatza era ugaritan prestatuta, arkume errea…

Aste honetan zehar, idi laminak parrilan, porru pastela, zapo txikia parrilan, txangurroa labean eta beste hainbat plater prestatuko dituzte Pili Manterola aurkezlearen laguntzarekin.

Katxi jatetxeak ibilbide luzea du, 1816an zabaldu baitzuten taberna, janari-denda eta ostatu moduan. Belaunaldiz belaunaldi pasatu da horren jabetza eta gestioa, lau belaunaldi osotu arte. 1968-70 bitartean, beste eraikin bat egin zuten horren ondoan, eta, 1980an, sukaldea berriztatu eta jangelak handitu zituzten.