Txoriene
'Txoriene'
Irungo Danako jatetxeko David Rodriguez sukaldaria, 'Txorienen'
I.Z
Bilbo
Danako jatetxeko David Rodriguez izango da aste honetako gonbidatua eta Pili Manterolaren laguntzarekin hainbeste arrakasta eduki duen Lady Cherry pintxoa nola prestatzen den azalduko du.
-
David Rodriguez
'Txoriene' saiora etorriko den hurrengo gonbidatua David Rodriguez da, Irunen dagoen Danako jatetxeko sukaldaria. Martin Berasategiren sukaldean profesionalki formatzen aritu zen urteetan zehar eta Lasarte jatetxean arrainen sekzioaren nagusia izan zen. Bestetik, Hondarribiko Medievo eta Danontzat jatetxeetan sukaldari buru lanetan aritu zen Irungo Olagorri eta San Marcial jatetxeen sukaldean sartu baino lehen. 2006an bere bidea bakarrik jarraitzea erabaki zuen Danako jatetxea zabalduta ostean.
Urte hauetan Danakon aritzeaz aparte, sukaldari onenaren txapelketara aurkeztu zen eta finalera ailegatu zen. Gainera, Valladoliden ospatu zen Espainiako pintxo txapelketan ere parte hartu zuen. Beste alde batetik, Gipuzkoako pintxo lehiaketa irabazi zuen, Txorienen aste honetan erakutsiko duen Lady Cherry pintxoarekin, eta Euskal Herriko pintxo txapelketan ere finalista izan zen pintxo berarekin.
Pili Manterolaren laguntzarekin David Rodriguez Irundarrak txokolate eta marrubizko fondanta, bioleta-izozkiarekin; idi-isats gisatua ardo beltzetan, Lady Cherry pintxo saritua edota marrubiak esne-gainarekin bezalako platerak prestatzen erakutsiko dizkigu.
Danako Iruneko Anzara plazan aurkitzen den jatetxea da. Janari tradizionala eta minimalista eskaintzen da bertan beti ere denboraldiko produktuei arreta berezia eskainiz. Bestetik, dastatze menua, karta eta upeltegia, eguneko eta asteburuko menua eta taldeentzako proposamenak ere eskaintzen ditu.