Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

15:00etan, ETB1en

Reyes Prados eta Xabier Usabiaga sukaldari, aste honetan, 'Txoriene'n

Alatzne Etxaburua segalariak astea abiatuta, Huegun dietista izango dugu sukaldean. Jarraian, Reyes Prados eta Xabier Usabiaga izango dira sukaldari, eta Kabia jatetxekoak, berriz, astea bukatzeko.

Astero legez, kirolari batek abiatu du astea 'Txoriene' saioan, ETB1en. Aste honetan, Alatzne Etxaburua segalaria izan dugu sukaldari lanetan. Asteartean, aldiz, adituen atalean, zerealei eskainiko diegu eguna sukaldean, Silvana Huegun dietistaren eskutik.

Asteak aurrera egin ahala, asteazkenean, andaluziar ukitua hartuko du saioko sukaldeak, izan ere, Reyes Prados telebista aurkezle sevillarrak prestatuko dizkigu jakiak. Ostegunean, ostera, ETBko aurpegi ezagun bat izango dugu, Xabier Usabiaga txirrindulari ohia eta telebistako aurkezlea izango baita jaun eta jabe sukaldean. Astea bukatzeko, berriz, ostiralean, Zumarragako Kabia jatetxekoak izango dira ETB1eko saioaren sukaldean nagusi.

Ez ezazu galdu 'Txoriene' sukaldaritza saioa, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik aurrera, ETB1en.

TB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista