Itxi

Txoriene

Txoriene

Txoriene

Astelehenetik ostiralera

Itxialdi egoerara egokituko da "Txoriene"

EiTB

Zigor Iturrieta bakarrik arituko da sukaldean, segurtasun neurriak bete ahal izateko.

  • Zigor Iturrieta sukaldaria

    Zigor Iturrieta sukaldaria. Argazkia: EiTB

Apirilaren 6tik aurrera, "Txoriene" itxialdi egoerara egokitu eta segurtasun neurriak bete ahal izateko, Zigor Iturrieta bakarrik arituko da sukaldean.

Herritar asko etxean gaudenez, ikusle guztientzako moduko otorduak prestatuko ditu, edonork etxetik egiteko moduko errezetak proposatuko dizkigu, egin errazak, etxeko hozkailuan aurkitu ditzakegun osagaiekin prestatzeko moduko jakiak egin ahal izateko.

Saio bakoitzean errezeta bat edota bi errezeta labur landuko ditu Zigorrek eta "Txoriene"n ohikoak diren kolaboratzaileen bisita ere jasoko du, bideo bitartez, horien artean: Silvana Huegun, Horacio Chacin, Gorka Gereño, Amaia Larrea, Javier Agirre eta Amaia Castorene.

Egun hauetan umeak ere etxean egonik, etxeko txikienen parte hartzea ere bultzatuko du Zigorrek. Gure sukaldariak eskari berezi bat egingo die umeei: etxean, sukaldean erabiltzen dituzten hitzak eta esamoldeak bidaltzea bideo bitartez, Euskal Herriko sukaldari hasi berrien sukalde hiztegia osatzen joateko.

"Txoriene" astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.