Itxi

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

Udak Dakarrena

21:30ean

Arraun Lagunak elkarteko Xubane Uribarrena eta Juan Mari Etxabe, gaur gauean, "Udak Dakarrena" saioan

EITB Media

Gainera, Aitziber Garmendia aktorea eta Mikel Moreno abeslaria izango dira saioan.

  • Arran Lagunak taldeko arraunlariak

    Arran Lagunak taldeko arraunlariak

Gaur gauean, Xubane Uribarrena eta Juan Mari Etxabe Arraun Lagunak elkarteko arraunlari eta entrenatzailea "Udak Dakarrena" saioan izango dira gonbidatu, irabazi berri duten Kontxako Banderari buruz hizketan. Gainera, Gorka Aranberri Santurtziko arraunlaria Skype bidez konektatuko da saiora.

Bestalde, Aitziber Garmendia aktorea, Gary Uriarte Dupla taldeko musikaria eta Mikel Moreno abeslaria izango dituzte saioan. Amaitzeko, Larraxak errezeta berriak ekarriko ditu.

"Udak Dakarrena" astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.