Itxi

Zuek hor

Gaur, 15:45ean

Tania de Sousa abeslaria etorriko da 'Zuek hor eta gu hemen' saiora!

Maria Amolategik gidatzen duen ataleko gonbidatu izango da Zuloak taldekoa beslari izan den Tania de Sousa. 15:45etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en!

Tania De Sousa abeslaria izango dugu gonbidatu gaur arratsaldean 'Zuek hor eta gu hemen' saioan. k The Dispositives, Zuloak… taldeetan aritu ostean bakarkako ibilbideari ekin berri dio. Maiatza eta ekaina bitartean grabatu du bere bakarkako lehen diskoa, eta disko hori zein hasi berri duen bira aurkeztera etorriko da.

Aurretik, ordea, Nuntzeberry atalarekin hasiko da saioa. 'Gaur Egun'ek baztertu dituen albisteak erakutsiko dizkigute Anjel Alkain eta Iker Galartzak. Eguneko albisteez gain, albiste bitxiak ere izango dira, eta dei bereziren bat ere jasoko dute aurkezleek.

Agurne Anasagastik gidatuko du tertulia garaia eta dagoeneko ezagunak ditugun hiru tertulia kide izango ditugu mahaiaren inguruan: Manu Maritxalar, Reyes Prados eta Mikel Elizegi.

Internet eta sare sozialak oso gertutik jarraitzen ditugu eta programaren hasieran, Jon Urbietak galdera bat luzatzen die ikus-entzuleei eta erantzuna emateko hiru bide dituzte: twitter, facebook eta whatsapp (605779540). Gainera, egunero interneteko aplikazio berri bati buruz arituko da.

Hori guztia eta askoz gehiago 15:45etatik aurrera, ETB1en!