Itxi

Zuek hor

Gaur, 15:45ean

Alex Txikon izango da gaur 'Zuek hor eta gu hemen' saioan!

Bere azken abentura kontatuko digu mendizaleak; izan ere, K2 mendia igotzen saiatuko da abenduan. Lortuz gero, K2 mendia neguan igoko duen lehena izango da!

  • Alex Txikon

    Alex Txikon

Abentura berri bat kontatzera etorriko zaigu Alex Txikon mendizalea gaur "Zuek hor eta gu hemen" saioko platora; izan ere, K2 mendia igotzen saiatuko da abenduan. Ez du lan erraza izango, baina, lortuz gero, Karakorum mendilerroko mendi hori neguan igo duen lehena izango litzateke Txikon! Lortuko ote du abenduan K2 mendian marka berria egitea?

Tablet bat irabazi nahi? Jon Urbietak zuzenean egingo duen galderari Twitter bidez erantzun beharko diozue @zuekhor erabiliz. Aste osoko parte-hartzaileak ostiraleko zozketan sartuko dira, eta tablet zoragarri bat irabazteko aukera izango duzue!

Aurretik, ordea, Nuntzeberry atalarekin hasiko da saioa. Albistegietan baztertu dituzten albisteak erakutsiko dizkigute Anjel Alkainek eta Iker Galartzak. Eguneko albisteez gain, albiste bitxiak ere izango dira, eta dei bereziren bat ere jasoko dute.

Agurne Anasagastik gidatuko du tertulia, eta dagoeneko ezagunak ditugun hiru tertuliakide izango ditugu mahaiaren inguruan: Iro Landaluze, Mikel Goñi eta Josebe Iturrioz. Ikasle garaian, nolako azterketak egiten zituzten gure tertuliakideek? Eta zuek? Erantzun xelebrerik eman al duzue inoiz azterketa batean?

Asteartero moduan, Iro Landaluzek perretxikoen inguruko trikimailu eta bitxikeria ugari azalduko dizkigu. Eta asteburuan, perretxikoak biltzeko txoko egokiak zeintzuk diren ere kontatuko digu.

Internet eta sare sozialak oso gertutik jarraitzen ditugu. Programaren hasieran, Jon Urbietak galdera bat egiten die ikus-entzuleei, eta erantzuna emateko hiru bide eskaintzen dituzte: Twitter (@zuekhor), Facebook (www.facebook.com/zuekhor) eta WhatsApp (605779540). Gainera, interneteko aplikazio berri bati buruz arituko da egunero. Gaurkoan, tertuliakideei biboteak zer moduz geratzen zaizkien ikusiko dugu!

Hori guztia eta askoz gehiago, 15:50etik aurrera, ETB1en!