Itxi

Zuek hor

22:25ean, ETB1en

Gorka Aginagalde eta Oscar Terol, gaur gauean, 'Zuek Hor!!' saioan

A.E.

EiTB

Facebooken 2.000 jarraitzaile lortu ditugunez, Elizabeth erreginak puenting egin behar du. Ausartuko ote da?

'Zuek Hor!!' saioaren denboraldiko azkena indar biziz dator. Allí Abajo telesail arrakastatsuko bi aktore handi eseriko dira sofa laranjan. Behetik gora datozen bi euskaldun peto. Kuadrilla ezaguneko partaide diren bi gizon zoragarri: Oscar Terol eta Gorka Aginagalde. Horrez gainera, aurreko astean botatako erronkari helduz, eta Facebooken 2.000 jarraitzaile lortu ditugunez, Elizabeth erreginarekin puenting egitera joan gara. Ausartu ote da?

Oscar Terol donostiarra da. Telebistan, besteak beste, 'Vaya Semanita' eta 'Al Rescate' saioetan arrakasta lortu ostean, Allí Abajo telesaileko sortzaile eta gidoilarietako bat da, kuadrilla osatzen duen aktoreetako bat izateaz gain.

Gorka Aginagalde, berriz, gasteiztarra da. Aktore ibilbidea gehienbat zineman eta antzerkian egin du. Gaur egun, Terol, Galartza eta Plazaolarekin batera, euskal kuadrillako kide da telesail ospetsuan.

Aitor Gabilondok gidatzen duen saioan izango dira, nola ez, Berasategi eta Argiñano sukaldariak, Andoitz eta Gorane haurrak, La Jaio txoni poligonera, Ingalaterrako erregina eta bere seme belarrihandia, Torreviejatik konexioak zuzenean... Denen artean, saio umoretsu bat egitea izango dute helburu.

Aitzol Barandiaran bertsolariak biribilduko du saioa, elkarrizketan zehar gonbidatuek aitortu dituzten bitxikeriekin bertso-bertsio musikatu bat egingo baitu zuzenean Zukutu Band taldearen ezinbesteko laguntzarekin. Saio guztietan zuzeneko musika jartzeaz arduratzen den talde zoragarria da Zukutu Band.

Gaur 22:25ean izango da ikusgai, ETB1en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista