Ekonomia -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Sabadell erosteko eskaintza BBVAk, Begoña proiektu arkeologikoa eta Rafahko egoera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Sabadell eta BBVA banketxeen egoitzak, EITB Mediak egindako argazki batean
Sabadell eta BBVA banketxeen egoitzak, EITB Mediak egindako argazki batean
Sabadell eta BBVA banketxeen egoitzak, EITB Mediak egindako argazki batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko maiatzaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Sabadell erosteko eskaintza egin du BBVAkBBVAk Sabadell Erosteko Eskaintza Publiko (EEP) erasokorra egin du gaur, ostegunarekin. Hori horrela, BBVAren akzio bakoitzeko Sabadellen 4,83 titulu eskaini dizkie akziodunei. Onartua izateko Sabadellen akziodunen erdiak eman beharko dio oniritzia. Akziodunek izango dute, beraz, azken hitza.

- Begoña/Vecvnia proiektu arkeologikoa: Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia eta Joseba Segura Bilboko gotzainak Begoñako basilikan esku hartze arkeologikoa egiteko Begoña/Vecvnia proiektua aurkeztuko dute. Bizkaiko kristau kultuaren jatorriaren eta Bilboko lehen populazioaren ezagutzan sakontzea du helburu proiektuak.

- Rafahko egoera: Joe Biden AEBko presidenteak esan du Israelek Rafahn eskala handiko eraso bat egiten badu ez diola arma gehiago bidaliko. Presidente estatubatuarrak CNN telebista katean onartu du Ameriketako Estatu Batuek bidalitako bonbekin zibilak hil dituztela Gazan. Hala ere, Bidenek zehaztu du Israelera defentsarako armak bidaltzen segiko duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak BBVA albisteak Espainia albisteak Gazako Zerrenda Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Israel albisteak Palestina gaur Arkeologia albisteak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Eliza Katolikoa Ekialde Hurbila