cerrar buscador
Programatutako edo desaktibatutako edukia

Gizartea

AFGANISTAN

  • Araceli Tamayo, bere bidaietako batean.

    Araceli Tamayo, bere bidaietako batean.

Afganistanen larri zauritutako bilbotarra asteazken honetan ekarriko dute Bilbora

EITB MEDIA

Senideek EITBri jakinarazi diotenez, Araceli "egora larrian" dago eta bihar itzuliko da bere hirira, oraindik izapideak betetzen ari direlako.

Politika

KRISI DIPLOMATIKOA

  • Albares eta Milei. Argazkiak: EFE.

    Albares eta Milei. Argazkiak: EFE.

Espainiak Argentinan duen enbaxadorea behin betiko erretiratu duela iragarri du Albaresek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ministroak adierazi duenez, Gobernuak neurri gehiago ditu Mileiren barkamen ezaren aurrean, baina ez du "areagotzerik" nahi. Bestalde, enbaxadorea erretiratzea "zentzugabekeria" dela esan du Mileik, eta Sanchez "Espainia ez" dela azpimarratu du.

Politika

ESPAINIAKO GOBERNUA

  • Artxiboko irudia

    Artxiboko irudia

Euskal hitzarmenak lehenestea onartu du Espainiako Gobernuak, EAJrekin akordioa egin ostean

EITB MEDIA

Ministroen Kontseiluan onartu dute neurria, eta berehala sartuko da indarrean. Horren arabera, tokian tokiko lan hitzarmenak lehenetsiko dira, Estatukoen gainetik, betiere bertan jasota dauden lan baldintzak langileentzat hobeak direnean.

Ekonomia

ETXEBIZITZA

  • Viviendas en Bilbao.

    Viviendas en Bilbao. Foto: EFE

Konstituzionalak babestutako etxebizitza baliogabetu du, Estatuko Etxebizitza Legearen zati handiena onartuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Andaluziaren errekurtsoa partzialki onartu badu ere, epaiak Estatuko legearen zatirik handiena onartu du, eta Konstituzioaren aurkakotzat jotzen ditu lege horren zenbait manu, haien artean 16. artikuluaren baliogabetzea, babestutako etxebizitza buruzkoa.

Mundua

Hegazkin istripua

Hildako bat eta 30 zauritu "turbulentzia gogorren" ondorioz, Londresetik Singapurrerako hegaldi batean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Hegazkina (Boeing 777-300 ER) Londresko Heathrow aireportutik abiatu zen 211 bidaiari -haietako bi espainiarrak- eta 18 langilerekin.

Ekonomia

Enpleguaren kalitatea

  • Tomas Iriondo GAIA klusterreko zuzendari nagusia. Irudia: EITB

    Tomas Iriondo GAIA klusterreko zuzendari nagusia. Irudia: EITB

Tomas Iriondo (GAIA klusterra): "Gazteei ez zaie gutxiago ordaintzen gazte izateagatik"

EITB Media

Jakintza eta Teknologia Industrien klusterreko zuzendari nagusiak adierazi duenez, sektoreko enpresetan lanean hasi berri diren gazteen soldatak 1.300 eta 1.900 euro artekoak dira, eta hori, bere ustez, "ez da soldata txikia, eta merkatuko balorazioaren barruan dago".

Politika

Eusko Legebiltzarrra

  • Pradales Iñigo Urkullurekin hitz egiten, Legebiltzarra eratzeko bilkuran.

    Pradales Iñigo Urkullurekin hitz egiten, Legebiltzarra eratzeko bilkuran. EFE

Inbestidura saioa ekainaren 20an egingo dute

EITB Media

Karguaren jabetze ekitaldia bi egun geroago, larunbatarekin, egingo dute Gernikan. Datok Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak jakinarazi dizkie Mahaiko gainerako kideei, baina baieztapen ofiziala ostegunean helduko da.

EGUNEKO BIDEOAK

albisteak

- Iran

Raisi presidentearen omenezko ekitaldiak hasi dira Iranen

Milaka lagun kalera irten dira Tabriz hirian Ibrahim Raisi presidentea eta helikoptero istripuan hildako gainerako pertsonak agurtzeko. Hileta elizkizunak Teheranen egingo dira, baina oraindik ez da eguna ezagutzera eman.

Politika

Ekimen abolizionista

  • Ekimenaren aurkako elkarretaratzea Diputatuen Kongresuaren aurrean. Argazkia: EFE

    Ekimenaren aurkako elkarretaratzea Diputatuen Kongresuaren aurrean. Argazkia: EFE

PSOE bakarrik geratu da, eta Kongresuak ez du proxenetismoaren aurkako legea onartu

Agentziak | EITB Media

PPk, Sumarrek, ERCk, Juntsek, EAJk eta EH Bilduk kontra bozkatu dute; Podemos eta Vox abstenitu egin dira, eta PSOErekin batera Coalicion Canariak, BNGk, UPNk eta Jose Luis Abalosek baino ez dute baiezko botoa eman. 184 aurkako boto izan dira, aldeko 122 eta 36 abstentzio.

Gizartea

Kazetaritza

  • Toni Espadasen Instagram kontutik hartutako irudia

    Toni Espadasen Instagram kontutik hartutako irudia. Argazkia: EFE

Toni Espadas argazkilari kataluniarra hil dute Etiopiako tribu bati buruzko programa bat grabatzen ari zela

Agentziak | EiTB Media

Txileko "Socios por el Mundo" telebista saioko kide zen, eta Etiopian Murci tribua grabatzetik bueltan zeudela eraso egin zieten.

Ekonomia

Araba

  • Gasteizko Mercedesen lantegia

    Gasteizko Mercedesen lantegia. Artxiboko argazkia

Gasteizko Mercedes lantegiak zazpi egunetan etengo du ekoizpena ekainean eta uztailean, eskari faltagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ekoizpena eten egingo da ekainaren 7, 14, 21 eta 24an, ostiraletan, eta uztailaren 22, 23 eta 24an.

Ekonomia

Lan gatazka

  • Kiroldegietako langileen mobilizazio bat Bilbon. Artxiboko argazkia: @ELABilbo

    Kiroldegietako langileen mobilizazio bat Bilbon. Artxiboko argazkia: @ELABilbo

Bizkaiko kiroldegietan lortutako aurreakordioa baztertu du ELAk eta grebari eutsi dio

Agentziak | EiTB Media

Sektorean % 49ko ordezkaritza duen sindikatuaren arabera, LABek, UGTk eta CCOOk patronalarekin sinatu duten aurreakordioak ez du erosahalmena bermatzen eta sektorea prekarietatera kondenatzen du.

Ekonomia

Ministroen Kontseilua

  • Sinadura osteko unea

    Sinadura osteko unea. Argazkia: EFE.

Langabezia-subsidioaren erreforma onartu du Espainiako Gobernuak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kotizaziopeko langabezia-prestazioa bateragarria izango da soldata batekin, eta sorospena 480 eurotik 570 eurora igaroko da lehen sei hilabeteetan. Exekutiboak CCOO eta UGT sindikatuekin adostu zuen neurria, patronalaren babesik gabe.

Gizartea

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekide ohia atxiki eta sexualki erasotzeagatik

EITB MEDIA

Gizonak urruntze-agindua urratu eta bikotekide ohia sexu-harremanak izatera behartu zuen. Atxilotua epailearen esku utzi dute eta espetxeratzeko agindua eman dute.

Gizartea

Indarkeria matxista

  • Indarkeria matxistaren biktima zuzenak dira seme-alabak.

    Irudia: Pixabay

Indarkeria matxistak umezurtz utzitako adingabeek bihartik aurrera eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak

EITB Media

Jaurlaritzak urtero 5.760 euro emango dizkie eta laguntza 25 urtera arte luzatuko da ikasketa arautuak egiten dituztenen kasuan edota mendekotasuna edo desgaitasuna aitortuta dutenentzat. Gainera, azken bi kasu horietan zenbatekoa bikoitza izango da (11.520 euro).

Gizartea

Polizia-operazio

  • Bilboko aireportuan konfiskatutako 6000 tabako-paketeak

    Bilboko aireportuan konfiskatutako 6000 tabako-paketeak. Irudia: EFE

6.000 tabako-pakete atzeman dituzte Bilboko aireportuan

AGENTZIAK | EITB Media

Merkatuan 25.000 eurotik gorako balioa izango luke atzemandako tabakoak.

kultura

SARIA

  • Joaquin Gorrochategui

    Joaquin Gorrochategui. Argazkia: Irekia

Joaquin Gorrochategui hizkuntzalariak jasoko du 2023ko Euskadi Ikerkuntza Saria

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gorrochateguik hizkuntzalaritza historikoaren arloan dihardu, eta bere jarduera Mendebaldeko Europako eta bereziki Iberiar Penintsulako egoera linguistikoaren ikerketan ardaztu du, betiere datu linguistikoak eta historikoak uztartuz.

Gaztea

Kontzertuak

  • IZARO

    IZARO

IZARO, Gorka Urbizu, ZETAK, Belén Aguilera, Hofe x 4:40 eta Chill Mafia, 2024ko sanferminen egitarauan

B. F. | EITB Media

Iruñeko Udalak aurtengo San Fermin jaietako kartela iragarri berri du. Orotara, 12 kontzertu izango dira Gaztelu Plazan, eta 16 Konpainia Plazan.

Artea

Agurra

  • Juan Ignacio Vidarte Guggenheimeko zuzendaria, gaurko agerraldian

    Juan Ignacio Vidarte Guggenheimeko zuzendaria, gaurko agerraldian

Vidartek "esker onez eta kontent" utziko du Guggenheim

N. V. | EITB Media

Bilboko museoaren zuzendaritza nagusiko trantsizio prozesua "irekia eta publikoa" izango da, eta urri erdialderako bukatuta egotea da asmoa.

Artea

Programazioa

  • ''Izenburu gabea'', Maria Helena Vieira da Silva. Portugaldar pintorearen atzera begirakoa, 2025ean

    "Izenburu gabea", Maria Helena Vieira da Silva. Portugaldar pintorearen atzera begirakoa, 2025ean

Refik Anadol, Tarsila do Amaral, Maria Helena Vieira da Silva eta Barbara Kruger, Guggenheimen 2025ean

N. V. | EITB Media

Museoaren patronatuak datorren urteko programazioaren aurrerapena onartu zuen; Hungariako Arte Eder Museo/Galeria Nazionaletik ekarritako grabatu eta irudiak ere erakutsiko dituzte, eta "in situ" proiektua hasiko da, museoaren espazioetarako propio sortutako artelanen zikloa.

Faktoria

Musika jaialdiak

  • Jokin Azpiazu eta Jon Urzelai

    Jokin Azpiazu eta Jon Urzelai

    24:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Sold out' fenomeoaz Jon Urzelai, Jokin Azpiazu eta Gorka Peñagarikano

Joseba Arratibel | EITB Media

Kultura, musika eta turismoa uztartzen ditu 'Sold out' fenomenoak, horrek basque identitatea sortzen du eta promotoreek hori ikusita, makrofestibal ugari antolatzen dituzte gure inguruan.

Gaztea

Ekainak 15

Jaialdiak Cala Vento, Chill Mafia, María Escarmiento, The Lizards, Alai eta Korrontzi taldeen zein Xsakara raperoaren kontzertuak proposatuko ditu, besteak beste, Bizkaiko udalerrian, Herrian jardunaldiaren bigarren edizioan.