Albisteak -

Eguraldiaren iragarpena

Ostarteak eta tenperaturak behera, datozen egunetan Euskadin

Termometroak beheranzko joera hartuko du bihartik aurrera. Hala ere, giro egonkorra espero dugu. Joeraren arabera, asteazkenerako euria egin lezake.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Euskalmet igande

Astelehenean hoztuko du. Erdi-mailako hodeiak eta goi-hodei gailenduko dira zeruan, baina nahiko saretuta iritsiko dira eta giro argia eta eguzkitsua izango dugu. Tenperaturek behera egingo dute: kostaldean 10-11 ºC-ren bueltan errendituko da termometroa eta 7-8 ºC-tik hurbil barnealdean.

Asteartea eguzkitsu dator baina tenperaturak beherako bideari eutsiko dio. Ipar-ekialdeko haize hotza ibiliko da eta tenperatura minimoak jaitsi egingo dira: barnealdeko zenbait puntutan, zeropeko tenperaturak neurtuko dira eta kostaldean hotzenak 3-5 ºC artekoak izango dira. Eguzkiak indar gutxi izango du eta ez du giroa goxatzerik lortuko, epelenak 5 eta 10 ºC bitartekoak izango dira. Asteazkenerako euria bota lezake.

Jarrai ezazu eguraldiaren inguruko xehetasun guztiak eitb.com-en eta begiratu paisaien argazkirik ederrenak Eguraldiblogen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea