Mundua -

Iruzkina

Obamak azkenik, Netanyahu hartuko du gaur

Obamak eskatzen zizkion gauza batzuk egin ditu Netanyahuk, Obama kritikatu ez dezaten berarekin batera argazkia ateratzeagatik.

Jesus Torquemada

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Harremanak bideratzeko asmoz bilera egingo dute gaur Etxe Zurian, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak eta Barack Obama , Estatu Batuetako presidenteak.

Desastre hutsa izan zen aurreko elkarrizketa. Netanyahuk ezertan amore ematen ez zuenez, Obamak alde egin zuen; bazkaltzera joan zen. Duela hilabete beste hitzordu bat zuten bi agintariek, baina bertan behera geratu zen Israelek Gazako flotillari eraso ziolako.

Orain, Obamak eskatzen zizkion gauza batzuk egin ditu Netanyahuk, Obama kritikatu ez dezaten berarekin batera argazkia ateratzeagatik.

Israelgo lehen ministroak arindu egin du Gazaren kontrako blokeoa. Lehengaiak sartzeko baimena eman du, baita eraikitzeko materialak ere. Hala ere, Nazio Batuen erakundeak eta herrialde gehienek eskatu dutenetik oso urrun dago Isralek onartutakoa.

Flotillaren kontrako erasoa ikertzeko batzorde bat martxan jartzea ere onartu du Israelek. Israeldarrak eta nazioarteko bi ikuskarik osatzen dute batzorde hori. Nazioarteak eskatzen duenetik oso urrun dago batzorde hori ere.

Zisjordanian judutar kolonia gehiago eraikitzeko asmoa ere izoztu egin du, baina soilik iraila bukaera arte. Ordurako beste 40 mila etxebizitza eraikitzeko proiektua ari da prestatzen.

Ahalegin handia egin beharko du Obamak Netanyahuren asmoak zapuztu nahi baditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea