Mundua -

Bin Laden hil dute

Poza nagusi New Yorken eta Washingtonen

Ehunka pertsona kalera atera dira eta AEBetako leku desberdinetan biltzen hasi dira. New Yorkeko suhiltzaileak txalotu dituzte Times Squaren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka pertsona bildu dira gaur AEBNew Yorkeko suhiltzaileak, World Trade Centerraren aurkako erasoan gehien kaltetu zuen taldea, txalotu dituzte Manhattaneko Times Square plazara gerturatu diren ehunka pertsonak. Beste hainbat hiritar duela hamar urtera arte Dorre Bikiak zeuden lekuan bildu dira.

Bin Ladenen heriotzari buruzko lehen zurrumurruak hedatu direnetik turistak eta newyorkarrak hiri erdiguneko plazan bildu dira eta jende gehiago iritsi da bertara Barack Obama AEBetako presidenteak heriotza baieztatu duenean.

etako hainbat lekutan, Etxe Zurian (Washington), Times Square plazan (New York) eta Manhattaneko ''zero gunean'', besteak beste, Osama Bin Landenen heriotza ospatzeko. Bin Ladenek 2001eko irailaren 11ko erasoak antolatu zituen.

Poza eta alaitasun oihuak somatu eta entzun dira Times Squaren suhiltzaileak kamioiarekin iritsi direnean. Ondoren, zero guneraino joan dira suhiltzaileek.

Times Squaren izan diren alaitasun irudiak duela sei hamarkada baino gehiago II. Mundu Gerra amaitu zenean egindako ospakizuna gogorarazi dute.

Manhattaneko zero gunearen inguruan, 2001eko irailaren 11ko erasoan hildako jende askoren gorpua errekuperatu ezin izan zuten gunean, isiltasunean bildu da jende asko. Pertsona horietako askok, AEBetako bandera eraman dute bertara.

Hala ere, minutuak aurrera joan ahala, geroz eta jende gehiago gerturatu da eta botilak irekitzen hasi dira. Horrez gain, "Obama 1-Osama 0" jartzen zuten hainbat kartel ere jarri dituzte. "USA, USA" esaten zuten oihuak ere entzun dira.

Washingtonen, ehunka pertsona Etxe Zuriaren aurrean bildu dira eta kalean poza da nagusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea