Mundua -

Bin Laden hil dute

Bin Ladenen ustezko gorpuaren argazkia faltsua da

Fotomuntaketa Geo telebista-kate pakistandarrak zabaldu du, baina ondoren nazioarteko hedabideetan ere publikatu dute. Irudi faltsua iazko azarotik dago Interneten, gutxienez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barack Obama AEBetako presidenteak Osama Bin Ladenen heriotza baieztatu eta ordu gutxira, ''Geo'' telebista-kate pakistandarrak ustezko gorpuaren argazki bat zabaldu du.

Irudia nazioarteko hedabideetan ere jaso dute, baina orduek aurrera egin ahala gehienek kendu egin dute, faltsua izan zitekeen zurrumurruak baitzeuden.

Azkenean, argi geratu da argazkia fotomuntaketa dela, eta Bin Ladenen aurpegiaren benetako argazki bat oinarri hartuta egin zutela.

Gainera, Window To Palestine blogean egiaztatu daitekeenez, irudia gutxienez iazko azarotik dago Interneten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea