eguraldia
Elurra Euskadin
Erabiltzaileak, Twitter bidez eguraldiaren egoeraz informatzen
Erredakzioa
Euskal erabiltzaileak euren herrien unean uneko informazioa ematen ari dira Twitterren.
Euskal Herriko leku askotan elurtuta esnatu dira gaur goizean, eta ondorioz, arazo ugari eratzen ari dira errepideetan eta zerbitzu batzuetan.
Hori horrela, sare sozialak informazio iturri nagusietakoa izaten ari dira eguraldiaren ondorioz gertatutakoa ezagutzeko.
Sare aktiboena Twitter da. Bertan, erabiltzaileak euren herrien egoerako unean uneko informazio gaurkotua ematen ari dira, #elurra eta #eguraldia etiketak erabiliz batik bat.
Adibidez, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan klaseak bertan behera utzi dituztela informatu du @azken_tximinoa erabiltzaileak, eta @joxe-ri esker Iurreta inguruan errepideak oso txarto daudela dakigu.
@kakapo-k jakinarazi du 08:45eko Bartzelona-Bilbo hegaldia atzeratu egin dutela, eta @pixelillo-k Gasteizen ibilgailua ez erabiltzea gomendatu du, hiriburuan zirkulatzea "kaosa" delako.
Halaber, @iPtx, @euskaljakintza, @abediaga, @plonbide, @teketen, @narnaez, @koldocas, @jabiasurmendi, @xuriken, @ikira, @eztabai eta @Urdaibai_Bizi erabiltzaileek informatu dutenez, honako herriak elurtuta daude, besteak beste: Larrabetzu, Ordizia, Amorebieta-Etxano, Santurtzi, Abadiño, Lizarra, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Berriz eta Urdaibai.
eitb.com-eko Eguraldia taldekoak ere Twitter bidez ari da une oro informatzen.