Politika -
Zerrendez gain
Bilduren hautagaitza ere inpugnatzeko eskatu dio PPk Gobernuari
Cospedalek adierazi duenez, "Terrorismoaren aurkako itunaren osasuna" Gobernuaren jarreraren arabera "ona edo txarra" izan daiteke. Bildu EAk, Alternatibak eta independenteek osatzen dute.
Erredakzioa
Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak Bilduren hautagaitza ere inpugnatzeko eskatu dio Gobernuari, eta ez koalizioaren zerrendak bakarrik. Eskaera hori egiteko erabakia Poliziak egindako txostena irakurrita hartu dutela azaldu du Cospedalek.
PPko zuzendaritza bileraren ondoren egindako prentsaurrekoan, Gobernuak "legearen barruan dagoen guztia" egin eta Bildu erakundeetan eta hauteskundeetan egotea galarazi behar duela esan du idazkari nagusiak. Hori egiten ez badu, "Terrorismoaren kontrako itunaren osasunean" eragina izango du.
Hala ere, PPko agintariak ez du gai horren inguruan argibide gehiago eman; hau da, Gobernuak inpugnatzeko erabakia hartuko ez balu, horrek ituna desegitea ekarriko lukeen ala ez. Gobernuak "baiezko erantzuna ematea" espero duela bakarrik gaineratu du.
Hala ere, baiezkorik ez bada, PPk egokiena iruditzen zaion jarrera hartuko duela iragarri du.