Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Rubalcaba: 'Bildu ETAren estrategian dago'

Barne Ministroak gaineratu du Bilduren zerrendetan "legez kanpoko Batasunarekin harremana dutenak" daudela eta hauteskundeetara ez dela joango "joan behar ez duenik" azpimarratu du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcabak, Gobernuko lehenengo presidenteordeak eta Barne ministroak, gaur esan du PPrekin bat egiten duela "hauteskundeetan egon behar ez duen inor egotea ekiditeko" ideian. Ildo horretan ohartarazi duenez, Bildu "ETAren estrategian dago" eta "bere zerrendetan legez kanpoko Batasunarekin harremana duten pertsonak daude".

Poliziak eta Guardia Zibilak egin dituzten txostenen ondorio nagusiak horiek direla azpimarratu du Barne Ministroak eta dagoeneko bidali omen dizkiete txosten horiek Estatuko Abokatutzari eta Fiskaltzari.

Hortik aurrera, Bildu hauteskundeetan ez egoteko PPrekin egin duen balizko paktu baten gainean hitz egitea ekidin du Rubalcabak; epaileei lan egiten uzteko eskatu du behin eta berriro. Edozein kasutan, argitu du ezin dela Bildu koalizioaren aurka egiteko eskatu, Espainiako ordenantza juridikoak hori egiten ez duelako uzten. Horren harira, "popularren" buruak kritikatu ditu Rubalcabak inpugnazioaren bidearen alde egiten dutelako, hori ez dela posible jakin arren.

Zentzu horretan presidenteordeak koalizio abertzalearen hautagaitzen inpugnazioa seinalatu du. "Nola egiten den inpugnazio hori? Goazen epaileei lan egiten uztera, goazen ordu batzuk pasatzen uztera", azpimarratu du.

Troitiñoren gainean

Alfredo Perez Rubalcabak gaur esan du Segurtasun Indarrak Antonio Troitiño ETAko kide ohia bilatzen jarraitzen dutela eta ukatu egin du Venezuelara alde egin duela dakitenik informazio zerbitzuek

"Ez Poliziak, ez Guardia Zibilak, ez inteligentzia zerbitzuek ez dakite ezer gaur publikatu den kontu horren gainean; errealitatearena baino gehiago da imajinazioaren fruitu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea