Politika -

Elkarrizketa ETBn

Etxaide: 'Froga asko asmatu beharko dituzte Bildu legez kanporatzeko'

LABeko idazkari nagusiaren esanetan, "ergelkeria" da Bilduko eta Batasuneko buruak manifestazio berdinean egon izana kritikatzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak adierazi du "froga asko asmatu" beharko dituztela Bildu legez kanpo utzi nahi badute, eta kritikatu du Espainiako Estatuan gai honekin egiten ari diren "erabilera alrderdikoia".

ETB-2ko "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketan, Etxaidek nabarmendu du "asko" hitz egiren ari direla Bilduri buruz, "baina behar duguna da hauteskundeetara aurkezteko eta gure ordezkariak hautatzeko eskubideen aldeko jarrerak".

LABeko buruak salatu egin du eztabaida piztu izana "Bilduren legalizazioaren inguruan", eta "patxada handiz onartu egiten dugu Euskal Herrian 30.000 pertsonari eskubide bat ukatu behar zaiela epaileak epaia eman gabe ere".

Bere ustez, "ergelkeria" da Bilduko eta Batasuneko buruak manifestazio berdinean egon izana kritikatzea, ezin baitzaio inor ukatu "bizitza politikoan parte hartzea".

"Han Bildu legez kanpo uzteko arrazoi bat ikusteak erakutsi egiten du akusazioek oinarririk ez dutela", gaineratu du Etxaidek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea