Politika -

Gorenaren erabakiaren zain

Bildu: 'Sinesgarriak gara eta demokraziarekiko konpromisoa dugu'

Altsasun egindako ekitaldi batean Mayorga Ramirezek "hateskundeetan egotea galaraztea adostegatik demokratikoak ez izatea" leporatu die PP eta PSOEri.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilduk maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako beharrezko "sinesgarritasuna, koherentzia eta demokraziarekiko konpromisoa" duela esan du Mayorga Ramirez Nafarroako Presidentetzarako hautagaiak. Era berean, PP eta PSOEri "demokratikoak ez izatea" eta "hauteskundeei bergira gu aldebatera uztea adostu izana" leporatu die.

Ramirezek EAk, Alternatibak eta independenteek osatutatu koalizioak Altsasuan, maiatzaren 1aren harian, egindako ekitaldian egin ditu adierazpen horiek. Bertan izan dira, besteak beste, Oskar Matute Alternatibako bozeramailea, Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamenturako zerrendako bigarren hautagaia eta EAko Koldo Amezketa.

"PSOEk eta PPk Bilduren zerrenda guztien kontra egitea adostean sortutako kiratsa garbitu nahi du koalizioak" esan du Ramirezek bere hitzaldian. "Hau ez da demokratikoa, eta horrela jakinaraziko diegu", gaineratu du.

Ramirezen ustez, Bilduren zerrenden kontra egitean "aurreko garaietako aztarna gehiegi" daudela agerian geratu da, eta "aztarna horiei astindua eman beharra daukate". "Demokrazian, politikak beste esparru batzuk ditu, erakundeez gain", nabarmendu du Bilduko hautagaiak, "eta indarkeria alde batera uzten duten ekimen guztiak legitimoak dira".

Dena den, Bildu "bakea ekartzeko, krisiari konponbide soziala emateko eta herri bezala dagozkigun eskubideak lortzeko helburuetan, Bilduk oinarrizko garrantzia" izango duela nabarmendu du Mayorga Ramirezek. "Oztopoak oztopo lanean jarriutuko dugu; hori argi eta garbi izan behar dute Yolanda Barcinak, Rubalcabak edo Roberto Jimenezek", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea