Politika -
Maiatzeko hauteskundeak
Bilduk 160 orriko alegazioak aurkeztu ditu inpugnazioen aurka
Auzitegi Gorena 20:00etan batzartu da. Gehienez jota, larunbat gauerdia baino lehen hartu beharko du erabakia.
Erredakzioa
Bilduko ordezkari batek 160 orriko alegazioak aurkeztu ditu gaur Estatuko Abokatutzak eta Fiskaltzak koalizioko hauteskunde zerrenda guztien aurka jarritako inpugnazioen aurka.
Alegazioak 11:55ean aurkeztu dituzte, Auzitegi Gorenean.
Seguru aski, 61eko areto berezia 20:00etan batzartu da gaur, inpugnazioak eta alegazioak aztertzeko.
Larunbat gauerdia arteko epea du erabakia hartzeko, eta epea azkenera luzatuko duela dirudi.
Fiskaltzaren eta Abokatutzaren arabera, Bildu koalizioa (EA, EB eta independenteak) legez kanpoko ezker abertzalearen "tresna" da erakundeetara itzuli ahal izateko, hots, Batasunaren ''B plana'' hauteskundeetan parte hartzeko.
Gorenak atzo onartu zuen inpugnazioak izapidetzea, eta erabakia zerrendei jakinaraztea bide telematikotik. Halaber, gaur eguerdia arteko epea jarri zien alegazioak aurkezteko.