Teknologia -
Hilean behineko sarekada
Microsoft sarekadak egiten ari da mintzaleku eta kafetegietan
Espainian, ziberkafetegien % 60k eta mintzalekuen % 80k legez kanpoko softwareak erabiltzen dituztela kalkulatu dute, Microsoften otsaileko datuen arabera.
Erredakzioa
Microsoft aski ezaguna den informatika enpresa sarekadak egiten ari da, Poliziarekin lankidetzan, mintzaleku eta ziberkafetegietan, azarotik hona hilean behin. Sarekadetan, legez kanpoko softwareak bilatzen dituzte ordenagailuetan.
Urtarriletik, konpainiak errenta-sarien bidezko lizentziak eskaintzen dizkie jabeei arazoa konpondu eta negozioen itxiera saihesteko. Txema Amedo Microsoften Jabetza Intelektualeko Garapeneko zuzendariak (Portaltic hedabidera eskainitako elkarrizketa batean) esan duenez, "arazoa mardula da" eta Poliziak " batez ere lokalak" laguntza eskatu die.
Microsoft, azken sei hilabeteetan sarekada elkarlanean aritu ondoren, mintzatoki eta ziberkafetegietan eginiko polizia-araketetatik bi nabarmentzen dira: Madrilen eta Gironan egindakoak, bertan ia 300 ordenagailuz jabetu baitziren.
Lizentziek berralokatzeko baimena ematen diete mintzaleku eta ziberkafetegiei, bai eta hotel edo bulegoko ekipoen alogera zerbitzuei, behin software-a ordaindu ondoren eta PC-a puskatu arte. Prezioei dagokienez, lizentzia "iraunkor" hauen kaleko balioa 70 eta 90 euro bitartekoa da.