Astondoko hondartza (Gorliz)

Bizkaia

  • Argazkia: Erlantz Aurrekoetxea

    Argazkia: Erlantz Aurrekoetxea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerbitzuak


Gorliz udalerrian kokatuta dago. 600 metroko luzera du. Itsasbehera denean, 98.301m2-ko azalera dauka eta itsasgora denean, aldiz, 78.141 m2 m2-koa.

Astondo hondartza, Gorliz inguruko herriekin oso ondo komunikatuta dago errepidez: aireportua 20 minutura dauka eta Metroa herriarekin komunikatzen duen autobus zerbitzua 20 minuturo.

Bizkaiko hondartzen artean politenetariko bat dugu Astondo hondartza, bisitari asko ditu, hondartza segurua delako eta sarbide erraza daukalako. Badiari esker, hondartzako urak lasaiak dira.

Hondartzatik gertu dagoen pinudia Bizkaiko bigarren aisialdi gunerik garrantzitsuena da tamainaz. Hemen, aisialdiko tarte atseginak pasa daitezke. "Aremunak" fenomeno geologiko interesgarria aurkitu dezakegu Astondon: hareazko pilaketa eolikoak. 6.000 urte baino gehiago dituzte eta Euskal kostalde osoan eredu bakarra dira.

Astondotik Gorlizko Itsasargira doan bidexkaz gozatzeko aukera dugu. Bidean Azkorriagako Gaztelu edo Gotorlekuaren hondakinak aurki daitezke, Uztrikotzek izeneko lurmuturrean daude, eta herriak "Gaztelutxo" izenaz ezagutzen ditu. XVIII. mendean eraiki zen, badiaren defentsarako.

Bidea goruntz jarraituz geri, Gorlizko Itsasargira helduko gara, Billano irlaren pare parean kokatua. 1990. Urtean eraikia, kostaldera ikuspegi bikaina eskaintzen du.

Kontsulta ezazu eitb.eus-en Astondotik gertu dauden webkamerak eta eguraldia.