Itxi

EITB TALDEA

Programa berezia

Herritarren galderei erantzun eta lehen urteko balantzea egingo du lehendakariak, gaur, ETB2n

EITB

Ajuria Enetik zuzenean egingo da emanaldi berezia, 22:15etik aurrera, Africa Baetak aurkeztuta. Imanol Pradalesi elkarrizketa egingo diote eta, ondoren, herritarren galderak erantzungo ditu lehendakariak.

  • Especial lehendakari. Un año de legislatura

    Especial lehendakari. Un año de legislatura

Imanol Pradales lehendakariaren inbestiduraren lehen urteurrena dela-eta, EITBk zuzeneko saio berezia emango du gaur, ekainak 18, Ajuria Enetik. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren buru gisa egindako lehen hamabi hilabeteen balantzea egingo du lehendakariak. Africa Baetak aurkeztuta, 22:15etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en.

Especial lehendakari. Un año de legislatura berezia abiatzeko, Imanol Pradalesi elkarrizketa egingo diote Maite Mayo EITBko politika arduradunak eta Africa Baetak berak. Ondoren, Ajuria Enean bildutako herritar talde batek ere aukera izango du lehendakariari galderak egiteko.