cerrar buscador

Ikusi ze ordutan igaroko den zure herritik

Ekonomia

Lan gatazka

Greba eguna dute gaur Bizkaibusen eta Euskotrenen, gidarien aurkako erasoak salatzeko

EITB Media

Sindikatuen arabera, lanuztea "jarraipen zabala" izaten ari da, eta % 30eko gutxieneko zerbitzuak baino ez dabiltza. Eraso fisikoak eta hitzezkoak behin eta berriz jasaten dituztela salatu dute.

Gizartea

GERTAKARIA

Sei pertsona, tartean bi guardia zibil, hil dira Sevillan, polizia kontrol batean kamioi batek harrapatuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Beste hiru pertsona larri daude. Antza, istripua da hipotesi nagusia. Agenteek gelditzeko esan diotenean, kamioilariak bide bazterrera egin du kolpera eta bost ibilgailu harrapatu ditu. Atxilotuta dago.

albisteak

- 23. Korrika: ''Harro Herri''

Korrikak irudi ahaztezinak utzi ditu Gasteizko Alde Zaharrean

Korrikak jendetza bildu du Gasteizen, beste behin ere. 23. Korrika Arabako hiriburuan sartu da astelehen iluntzean. Euskararen aldeko korrikalariak Gasteiz osoan zehar ibiliko dira, eta Elorriagatik irtengo dira hiritik, Arabako lautadarantz.

Ekonomia

protesta Gasteizen

  • Traktoreak Lakuan. Artxiboko argazkia: EFE

    Traktoreak Lakuan. Artxiboko argazkia: EFE

Nekazariek Gasteizera eramango dituzte gaur traktoreak, "sektorea lehenesteko" eskea berriz entzunarazteko

agentziak | eitb media

Goizean goizetik Europa Biltzar Jauregiaren aurrean bilduko dira, Familia Nekazaritzari buruzko VIII. Mundu Konferentzia bertan egingo dutela baliatuta. Gero, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzara joko dute euren aldarrikapenak Marisol Garmendia ordezkariari eskura emateko.

Gizartea

Indarkeria matxista

  • Atxilotutako gizona, Ertzaintzaren esku egon da azken orduetan.

    Atxilotutako gizona, Ertzaintzaren esku egon da azken orduetan. EFE

Epailearen esku utzi dute bikotekide ohia kolpatu eta atxikitzeagatik atxilotutako gizona

EITB Media

Astelehen goizaldean atxilotu zuten 41 urteko gizasemea, genero indarkeria, sexu eraso eta urruntze agindua urratzearen delituak egotzita.

Gizartea

Istiluak

Bost atxilotu eta 24 ikertu, Bilbon futbol partida baten ostean arma zuriekin izandako borroka batengatik

EITB Media

Hainbat pertsona zauritu ziren, eta horietako bi Basurtuko ospitalera eraman behar izan zituzten. Eibarko eta Bilboko bi gazte taldek sare sozialen bidez egin zuten hitzordua norgehiagoka Bizkaiko hiriburuan jokatzeko, Irala auzoan, hain zuzen ere.

Mundua

Errusiako hauteskundeak

  • Vladímir Putin, Errusiako presidentea

    Vladímir Putin, Errusiako presidentea. Argazkia: EFE

Mendebaldeko gobernuek zalantzan jarri dute Putinen garaipenaren zilegitasuna

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kremlinak "zentzugabeak" ikusten ditu kritikak eta presidenteak lortutako botoen % 87a aldarrikatzen du.

albisteak

- ''12 minutos''

Javier Solana: ''Ikusi egin beharko da Errusiako hauteskundeen ostean armistizio akordio bat lor daitekeen''

NATOko idazkari nagusi ohi eta Espainiako Gobernuko ministro ohiak adierazi duenez, bere nahia "hildako gehiago ez egotea" da. "Baliteke uda ostean armistizio modu bat aurkitzea", gaineratu du Solanak. Elkarrizketa osoa, gaur gauean, 21:35ean, ETB2n.

albisteak

- Funtzio publikoa

0:46

Funtzionario ez diren 500-700 langile publiko errelebo kontraturik gabe gera litezke aurten Euskadin

EITB MEDIA

Jaurlaritza ez dela Funtzio Publikoan errelebo kontratua aplikatzen ari salatu dute sindikatuek. Bere aldetik, Gobernuak esan du negoziazioak irekita jarraitzen duela, eta sindikatuen erantzunaren zain dagoela.

Gizartea

HEZKUNTZA

  • Ikasleak azterketa batean. Argazkia: EITB Media

    Ikasleak azterketa batean. Argazkia: EITB Media

EBAU berriak test galderak jasoko lituzke, galderak aukeratu ahalko dira eta ortografiagatik nota jaitsi

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Probek konpetentzia-diseinua izango dute, eta ikasleei "sormena, pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta heldutasuna" eskatuko dizkiete.

Gizartea

Drogen aurkako operazioa

  • Operazioan atzemandako droga eta materiala. Argazkia: Ertzaintza

    Operazioan atzemandako droga eta materiala. Argazkia: Ertzaintza

Lau pertsona atxilotu eta zazpi kilo droga atzeman dituzte Donostian eta Astigarragan

EITB Media

Operazioa joan den asteazkenean amaitu zen. Ertzainek susmagarrietako hiru atxilotu zituzten Donostian. Laugarren atxiloketa handik gutxira egin zuten, Astigarragan.

0:44

Krisi klimatikoaren ondorioak

Euskal Herria tropikala: Salpa brasildar bat arrantzatu dute Lekeitioko uretan

Larrialdi klimatikoak eragin nabarmena dauka itsasoko bizitzan. Hori dio AZTI euskal zentro teknologikoak egindako azken ikerketak.

ARTEA

Akerbeltz erraldoia, Mutrikutik Veneziara

Ubide handian barrena, artista handien pare iritsi da Mutrikuko Udalaren Akerbeltz erraldoia Veneziara. Belgikako Petticoat Government kolektibo artistikoak munduko toki ezberdinetako erraldoiekin osatutako artelana aurkeztuko du apirilean zabalduko den Veneziako Bienalean. Tartean da Akerbeltz.

0:42

Eguraldia

Sentsazio termikoa 62,3 gradura iritsi da Rio de Janeiron

Azken hamarkadako sentsazio termikorik handiena da. Hondartzak eta igerilekuak erromesaldirako leku bihurtu dira Rio de Janeiroko biztanleentzat.

kultura

- Erakusketa

Usoa Zumetak hamar artistarekin batera egindako serigrafiak bildu ditu Donostian

"Sericum-Graphé" izenburupean, Nestor Basterretxea, Elena Asins, Jesus Mari Lazkano, Dora Salazar eta beste hainbaten obrak ikus daitezke inpresio teknika berezi honetan eginak.

0:58

Arabako bertsolari txapelduna

Aroa Arrizubieta: ''Gazte belaunaldiak indartsu gatoz edukiz eta ideia berriz''

Aroa Arrizubieta da Arabako bertsolari txapeldun berria. Gasteiztarra da, 22 urte ditu eta bizitza osoa darama bertsotan. Hain justu ere, bertsogintzan izaten ari den belaunaldi aldaketa azpimarratu du ETBk txapela jantzi eta biharamunean egin dion elkarrizketan.

1:20

Antzerkia

''Ai gure juaneteak'' ikuskizuna estreinatuko du Patxo Telleriak

Loraldia festibalaren baitan, gaur, martxoak 15, taularatuko dute lehenengoz, Bilbon, Itsasmuseumen, Mikel Laboaren obraren berrirakurketa bat proposatzen duen ikuskaria.