20:36

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Ostarte zabalak eta tenperaturaren gorakada, igande honetarako

Erredakzioa

Termometroak goranzko joera hartuko du eta eguzkia zeruan nagusituko da. Astelehenetik aurrera, euria izango dugu bueltan.

  • Ostarteak zabalduko dira larunbat arratsaldetik aurrera. Argazkia: Txomin Rezola / Zumaia

    Ostarteak zabalduko dira larunbat arratsaldetik aurrera. Argazkia: Txomin Rezola / Zumaia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, igandean tenperaturak gora egingo du eta zeruan eguzkia nagusituko da. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da eta tenperatura hotza izango da. Pixkanaka-pixkanaka, ordea, zerua garbituz joango da. Tenperatura maximoak 17-19 ºC-ren bueltan geldituko dira. Arratsalde-gau partean, baina, hodeiak ugaritu egingo dira.

Astelehenean eguraldiak ezegonkortzera egingo du berriro eta zaparrada trumoitsuak botatzeko aukera areagotu egingo da. Tenperatura ez da apenas aldatuko baina eguraldi ezatseginagoa izango dugu orokorrean. Zerua tarteka hodeitsu egongo da eta zaparradak botatzeko probabilitatea handia izango da; trumoi-ekaitzak ere izan daitezke.

Haizeak ekialdetik joko du hasieran, baina arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko da eta tenperaturak behera egingo du.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak.

Iruzkinak