eguraldia
Fronte hotza heldu da
Erredakzioa
Tenperaturek nabarmen egingo dute behera asteburu honetan, astebetez eguraldi atsegina eta egonkorra nagusitu ostean.
Elurraren maila 500 eta 1.000 metro bitartean kokatuko datozen egunetan. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Tenperaturek nabarmen egingo dute behera asteburu honetan, astebetez eguraldi atsegina eta egonkorra nagusitu ostean. Ondorioz, hotz sentsazioa are eta handiagoa izango da.
Euskalmeten arabera, fronte hotz bat helduko da Euskal Herrira, eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira: 10 ºC barnealdean eta 5 ºC kostaldean.
Gainera, asteburuan euria egingo du, litro asko pilatuko ez badira ere. Elurraren maila jaitsi egingo da, eta 500 eta 1.000 metro artean kokatuko da. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak elurrari dagokion abisu horia ezarriko du.
Eguraldiaren iragarpena
Gaur, ostirala, eguraldiak okerrera egingo du, fronte hotz bat iritsi ondoren. Hori dela eta, zerua lainotuta egongo da, eta euri arina egingo du, batez ere, iparraldean.
Halaber, tenperaturek 8-10 ºC artean egingo dute behera, eta ipar-ekialdeko haizeak indarra hartuko du. Elurraren mailak behera egingo du; izan ere, egunaren hasieran 1.000-1.200 metroan kokatuko da, eta egunaren amaieran, berriz, 700-800 metroan.
Larunbatean, euria egingo du, eta tenperaturek beste koska bat egingo dute behera. Goizaldean, elurraren maila 500 metroan kokatuko da, baina apurka-apurka gora egingo du, eta 700-900 metrora igoko da arratsaldean.
Euria ipar-ekialdean egingo du batez ere, eta egunaren lehen zatian txingorra ere egin dezake. Halaber, ipar-ekialdeko haizeak indartsu joko du.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa