cerrar buscador

19:57

eguraldia

Iragarpena

Ostarteak eta tenperaturen gorakada astebururako

Biharko, larunbata, hodei gutxi ikustea espero da, eguna behe lainoarekin hasiko dugun arren. Asteburuan, oro har, temperaturek gora egingo dute, eta igandean udaberriko giroa izango dugu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Larunbaterako eguraldi eguzkitsua espero da eta tenperaturak gora egingo du. Eguzkia izango da zeruaren jaun eta jabe, goizaldean lanbro apur bat sortuko den arren. Tenperatura igo eta 20-22 ºC inguruan egongo da arratsaldearen hasieran. Haizea, aldakorra, iparraldetik joko du oro har.

Igandean udaberriko giroa espero da. Goizeko lainoguneak desagertu ostean, zerua hodei gutxirekin egongo da. Horri esker, tenperaturak gora egingo du eta maximoa 22-24 º C-ra helduko da. Tenperatura minimoek gora egingo dute eta arratsaldean kantauri isurialdean hodeiak ugaritu egingo dira, hori dela eta egunaren amaieran euririk egin dezake.

Iruzkinak