eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Horrela, ostiralean bero gutxiago egingo du eta lainoak ugarituko dira. Larunbatean berriro nagusituko da eguzkia.
Bideoak (1)
Ostiralean, ipar-mendebaldeko haizeak giroa apur batfreskatuko du. Oraindik, Ebro bailaran batez ere, beroa egitenjarraituko du, baina oro har giroa jasangarriagoa izango da. Zerua ez daaurreko egunetan bezain garbi egongo, ipar-partean batez ere lainoakagertuko baitira. Goizean goiz, osteguneko hondarrak gelditu etazaparrada trumoitsuren bat bota dezake oraindik ere. Arratsaldean,barnealdeko mendietan bero-hodeiak garatuko dira.
Eusko Jaurlaritzak alerta maila horitik laranjara igo du ostegunean, tenperatura altuengatik. Arratsaldean alerta laranja bertan behera utzi dute. Alegian (Gipuzkoa) 38,3 gradu harrapatu ditu termometroak.
Bestalde, Zanbranan (Araba) 36,1 gradu izan dira eta Arrasaten (Gipuzkoa) 35,8.
Eusko Jaurlaritzak alerta horia mantenduko du gauean, izan ere, prezipitazio bortitzak, ekaitzak eta kazkabarra botatzeko arriskua dago, eta baita haize-bolada "oso bortitzak" egiteko aukera ere ipar-mendebaldeko itsasertzean.
Iragarpena
Larunbatean giro eguzkitsua bueltatuko da berriro. Arratsaldean trumoi-hodeiak garatuko dira barnealdean eta zaparradaren bat bota dezake eguna amaitu aurretik. Tenperatura igo egingo da berriz, batez ere barnealdean, eta Nafarroa hegoaldean 35 ºC-ra heldu daitezke termometroak.
Ikusi bidalitako paisaien irudiak gure blogean.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa