cerrar buscador

16:47

eguraldia

Iragarpena

Baliteke asteazken arratsaldean elur-kota 0-100 metrora jaistea

Erredakzioa

Tenperatura jaitsiko da eta aldi berean elur-kota, baina ez du ia ezer botako. Dena den, Eusko Jaurlaritzak abisu horia mantentzen du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Asteazkenean eguraldiak txarrera egingo du nabarmen. Zerua oso hodeitsu egongo da eta noizbehinka euria egingo du, euri txikia hori bai eta kantauri isurialdean eta mendebaldean batez ere, Euskalmet Meteorologia eta Klimatologia agentziak jakinarazi duenez.

Tenperatura jaitsiko da berriz eta aldi berean elur-kota. Honela, goizaldean 200-400 m-tik gora zurituko du eta arratsaldean eta gauean 0-100 m-ra, baina orduan ia ez du jada ezer botako. Ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da. Barnealdean izotza botako du.

Ostegunean hobetuz joango da. Goizaldean oraindik ere elurra 0-100 m-tik gora egin dezake, baina elur gutxi egingo du.

Goizean atertu eta elur-kota igo egingo da, arratsaldean eta gauean 800 m-ra kokatuz. Gauean berriz euria bueltatuko da. Mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da. Tenperatura beroenak 2 edo 3 ºC altuagoak izango dira baina goizean goiz izotza botako du ia barnealde osoan.

Eusko Jaurlaritzak abisu horia mantenduko du asteazkenean eta ostegunean izotza eta elurra dela eta.

Iruzkinak