eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Aire hotzak eta euriak elur-kota 1000 metro azpitik kokatuko dute.
Euskalmetek adierazi duenaren arabera, datozen abenduaren 23an eta 24an aire hotza eta euria iritsiko dira eta, horren ondorioz, elur-kota 1000 metro azpitik kokatuko da.
Horrela, aste honetako bigarren erdialdean, tenperaturek behera egingo dute eta negu giroa izango dugu. Tenperatura maximoak 5 º inguruan kokatuko dira kostaldean, eta 0º eta 5º artean, barnealdean. Minimoak, berriz, 0º eta 5º bitartean, kostaldean, eta 0º inguruan, barnealdean. Tenperatura baxu horien ondorioz, barnealdean batez ere, izotza egongo da.
Asteazkenetik aurrera, iparraldeko haizea iritsiko da eta euria maizago eragingo du. Hori dela eta, ostegunean euri zaparradak areagotu egingo dira ostegunean, batez ere Kantauri isuraldean.
Elur-kota 1000 metro ingurutan kokatuko da hilaren 23ko lehenengo orduetan eta 500-600 metro inguruan, egunaren azken partean.
Abenduaren 24an, ostiralean, elur-kota 500 metrora izan daiteke, baina euri gutxi egingo du eta egunaren bigarren partean gutxitu egingo dira. 25ean, berriz, tenperatura baxuak izango dira protagonista eta ez du euririk egingo. Hala ere, izotza nagusituko da.
Larunbatetik aurrera, antizikloi bat irits liteke eta hego-mendebaldeko aireak eguraldi epelagoa ekar lezake datorren asterako.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa