cerrar buscador

09:11

eguraldia

Eguraldia

Tenperatura minimoek gora egingo dute

Erredakzioa

Asteartean tenperatura hotzenak apur bat igoko dira. Ipar partean hodeiak nagusituko dira batez ere egunaren lehen partean eta orduan tantaren bat edo beste bota dezake itsasotik gertu.

192
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Asteartean tenperatura minimoek gora egingo dute.Kostaldean ez da izozterik espero eta barnealdera mugatuko dira. Egunez tenperaturan ez da aldaketa nabarmenik sumatuko eta oro har, 5-10 ºCartean ibiliko dira beroenak.

Ipar partean hodeiak nagusitukodira batez ere egunaren lehen partean eta orduan tantaren bat edo bestebota dezake itsasotik gertu. Zenbat eta hegoalderago joan, ostarteakzabalagoak izango dira.

Astea neguko giro argia eta hotzarekin hasi da. Astelehen goizean goiz termometroa zeroz azpitik ibili da toki gehientsuenetan. Egunez tenperatura ez da gehiegi igo eta beroenak 6-8 ºC artean ibili dira, kostaldean, eta 5 ºC-ren bueltan barnealdean.

Goizean zeruak oskarbi izan dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, ordea, hodeiak ugaritzen joan dira eta zerua estaltzen joango da, batez ere kantauri isurialdean.



Iruzkinak