eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Gaur eta bihar oraindik giro hotza eta goibela izango dugu nagusi. Ostegunean antizikloia sartuko da eta horren ondorioz, termometroak gora egingo du eta eguzkia nagusituko da.
Eguraldiak hobera egingo du ostegun honetatik aurrera eta horrek giro lehorra eta eguzkitsua eragingo du gurean, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak jakitera eman duenez.
Antizikloi honen eraginez, termometroek gora egingo dute eta zeruak oskarbi izango ditugu ostegunean, arratsaldetik aurrera, bereziki. Barnealdean 2-3º-ren inguruan mantenduko dira tenperaturak eta 11-12º-ren inguruan kostaldean. Egoera hau datorren astera arte luzatuko da.
Gaurko eta biharko oraindik giro goibela eta hotza izango dugu hizpide. Zeruak oso hodeitsu mantenduko dira eta tantaren bat bota lezake. Haizea iparraldetik ahul etorriko da eta elur-maila 7.000 metro inguruan kokatuko da. Tenperatura minimo eta maximo berdinei eutsiko diegu datozen bi egunetan: 9º inguru, Bilbon eta Donostian, eta 1-2º inguru, Gasteizen, Guardian eta Iruñean.
Eguraldiblogen paisaien argazkirik ederrenak ikus ditzakezu.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa