eguraldia
Datozen 24 orduetan
Erredakzioa
Herrizaigo Sailak abisu horia mantenduko du asteazkenean euri jasak direla eta.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Meteorologia Agentziaren arabera, euria gogotik botako du eta kantauri isurialdeko zenbait tokitan 60 l/m2 pila daitezke. Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du.
Gaur hodeiek zerua estaliko dute eta giroa euritsua izango da; iparraldean barra-barra egingo du euria, etengabe.
Egunaren amaieran hegoaldean atertzera egingo du, baina iparraldean euria egiten jarraituko du. Tenperatura jaitsiko da eta giro fresko eta ezatsegina edukiko dugu, beraz.
Ostegunean iparraldean giroak ilun samar segituko du, baina aurreko egunean baino gutxiago botako du euritan. Hegoaldean ostarteak zabalduko dira, arratsaldean batez ere, baina hor ere euria egin dezake oraindik.
Ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko eta tenperaturan ez da aldaketa handirik ez.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa