11:24

eguraldia

Eguraldia

Eguraldi nahasia eta euria tarteka, asteburu honetan

Erredakzioa

Temperatura epelak izango ditugu; altuenak 15 eta 20Cº artean ibiliko dira. Haizeak, berriz, hegoaldetik joko du gehienbat, baina indarra galduko du.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Larunbatean giroa apenas aldatuko da. Goizean zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Arratsaldean eta gauean zerua estalia geratuko da eta zaparradak botako ditu, trumoitsuak izan daitezke.

Euskalmeten arabera, hegoaldeko haizea izaten jarraituko dugu eta tenperatura atsegina espero da berriz, oro har, 15-20 ºC artean ibiliko dira maximoak.

Igandean giro aldakorra nagusituko da. Hodei ugari egongo da, goizean batez ere. Orduan, zaparrada txiki-ertainak botako ditu eta noizbehinka ekaitza ere joko du. Arratsaldean egoera hobetuko da eta euri gutxi egingo du.

Haizeak mendebaldera aldatu eta tenperatura jaitsiaraziko du; maximoak larunbatekoak baino 3-5 ºC baxuagoak izango dira.

Iruzkinak