eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Haizeak iparraldetik jotzen jarraituko du eta tenperaturak nekez gaindituko ditu 15ºC-ak barrualdean eta 17ºC-ak kostaldean.
Informazio gehiago (1)
Igandean giro freskoa izango dugu baina arratsaldean ostarteak irekiko dira. Euskalmeten arabera, goizean oraindik zerua nahiko estalita egongo da eta ez dugu baztertzen tantaren bat botatzea ipar partean. Arratsaldean txukuntzera egingo du eta ostarte politak ikusiko ditugu.
Egunaren bukaeran behe-hodeiak ugarituko dira berriro. Iparraldeko haizea bizi samar ibiliko da eta tenperatura bere horretan mantenduko du; eguneko beroenak barnealdean 15 ºC-ra iritsi ezinik ibiliko dira eta kostaldean 16-17 ºC-ren bueltan kokatuko dira.
Astelehenean tenperatura poliki-poliki igotzen hasiko da. Hotzenetan ez dugu aldaketarik sumatuko baina beroenak bizpahiru gradu igoko dira.
Goizean hodei multzoak gailenduko dira eta probabilitatea txikia bada ere, zirimiri apur bat utz dezakete ipar partean. Arratsaldeak aurrera egin ahala garbitze aldera egingo du eta ostarteak zabaltzen joango dira. Iparraldeko haizearekin jarraituko dugu baina aurreko egunetan baino ahulago ibiliko da.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa