cerrar buscador

10:09

eguraldia

Iragarpena

Hodeiak, eguzkia eta zaparradak ostirala arte Euskadin

Erredakzioa

Asteazken eta osteguneko erdiko orduetan urdingune zabalak izango ditugu, baina arratsaldean hodeiek zerua estali eta trumoiak jo eta zaparradak bota ditzake.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Asteazkenean lainopean hasiko dugu eguna, baina ostarte batzuk ireki daitezke goizean, Euskalmeten arabera. Barnealdean, berriz, zerua oskarbi egongo da. Arratsaldean, behe-hodeiek zerua estaliko dute eta barnealdean, beroaren eraginez, trumoi-hodeiak garatuko dira. Tenperaturak 25 gradutik behera kokatuko dira.

Eguzkia eta hodeiak ostegunean. Eguneko erdiko orduetan urdingune zabalak irekiko dira hainbat puntutan, eta arratsaldean hodei mardulek zerua estali eta trumoiak jo eta zaparradak bota ditzake. Termometroak ez dira apenas aldatuko.

Ostiralaren lehen partean hodei multzoak ikusiko ditugu, baina orokorrean, giro eguzkitsua izango dugu. Tenperatura maximoak 27 eta 32 gradu artean kokatuko dira.

Iruzkinak