eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Euri-zaparradak aurreko egunetakoak baina arinagoak eta sakabanatuagoak izango dira. Elurraren maila 1500 metrotik gora kokatuko da bihar.
Eguradi hezea izango dugu datozen egunetan. Argazkia: EFE
Informazio gehiago (1)
Gaur, tenperaturak gora egingo du. Zaparrada giroarekin jarraituko dugu, bereziki ipar partean, hala ere, euri-zaparradak aurreko egunetakoak baina arinagoak eta sakabanatuagoak izango dira. Elurraren mailak gora egingo du, goizean goiz 700-800 metrora kokatuko da baina arratsalde-gau partean 1100-1300 metrora igoko da. Eguneko tenperaturak gora egingo du, kostaldean 12 ºC-ren bueltan ibiliko dira eta barnealdean ez dute 8 ºC-ren muga gaindituko. Goizean goiz izotz txikia botatzeko arriskua egongo da, bereziki Arabako puntutan.
Asteartean eguraldi goibela eta bustia izango dugu. Fronte berri bat sartuko denez, euria lurralde osora zabalduko da, hala ere, kantauri isurialdean hegoaldean baino euri gehiago egingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea bizi samar ibiliko da, eta tenperaturak, gutxi bada ere, gora egingo du. Elurraren maila 1500 metrotik gora kokatuko da.
Asteazkenean euri gutxiago egingo du. Hegoaldean eguna lainopean igaroko dugun arren, ateri eutsiko dio; euria kantauri isurialdera mugatuko da. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperaturak gorako joerari eutsiko dio, gaueko tenperaturan bereziki nabarituko da igoera hori.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa