eguraldia
Eguraldia
Erredakzioa
Ostarte politak egongo dira urteko lehen egunean eta oro har giro eguzkitsua izango dugu. Urteko lehen astea, itsasaldeko arriskuari eta izotzari dagokion abisu horiarekin hasiko dugu.
Eguraldiak hobera egingo du egunean zehar. Argazkia: Inocencio Goikuria.
Urte berria giro eguzkitsuarekin eta politarekin hasi dugu. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera zerua, oro har, hodei gutxirekin egongo da eta goi-hodeiak egon arren, ez dute traba handirik jarriko. Arratsaldean eta gauean hodeiak ugaritu eta azken orduetan euria egiteko arriskua egongo da.
Haizeak hegoaldetik joko du tenperatura igoaraziz, maximoak 14-16 ºC-ren bueltan geratuko dira kostaldean eta barnealdean 10-12 ºC inguruan.
Astelehena, urtarrilak 2
Astelehena euriarekin hasiko dugu, baina arratsaldean egoerak hobera egingo du. Goizean zerua oso hodeitsu egongo da eta giro euritsua izango dugu, bereziki kantauri isurialdean. Arratsaldean, poliki-poliki atertuz joango da. Elur-kota 1000-1200 m inguruan kokatuko da.
Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak nahikoa jaitsiko dira eta 12 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean eta 8 ºC inguruan barnealdean.
Bestalde, herrizaingo sailak itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia 12tik 24ra (ordu lokala) ezarri du. Olatuen altuera adierazgarria igotzen joateko probabilitatea handia da, 2-3 m-tik hasita eta egunaren bigarren partean 4 m inguruan kokatu arte. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoa igotzen joango da, 2 m-tik egunaren azken orduetan 3,5-4 m ingurukoak izan arte.
Abisu hau asteartean ere, hilak 3, mantenduko da. Gainera, izotzari dagokion abisu horia ere ezarri da Arabako zenbait tokitan 00tik 10era (ordu lokala).
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa