cerrar buscador

14:32

eguraldia

EITB Taldea

"Eguraldia"k argazkiak eta bideoak bidaltzeko eta ikusteko modu berria estreinatu du

EITB Media

Neguari ongietorria emateko, "Eguraldia" saiora argazkiak eta bideoak bidaltzen dituzten erabiltzaileek modu errazagoan egiteko aukera izango dute.

  • ''Eguraldia'' saioko aurkezleak

    "Eguraldia" saioko aurkezleak. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"Eguraldia" saioak modu berezian eman dio ongietorria neguari: argazkiak eta bideoak igotzeko atari berria estreinatuz. Ehunka dira gure inguruko paisaietako irudiak ETBko saioarekin eta eitb.eus webgunearekin partekatzen dituzten herritarrak. Komunitateko horretako kideek, hemendik aurrera, Eguraldiko atariaren irudi berria ikusi ahal izango dute, askoz berriagoa eta praktikoagoa. 

Urtaro berriarekin, gure inguruko paisaiak aldatu egingo dira. Era berean, argazkiak eta bideoak igotzeko ataria ere aldatu du eitb.eus-ek. Orain, mugikorretik nahi beste argazki igotzeko aukera izango du erabiltzaileak, askoz modu errazagoan. Honek erabilera orokorreko zerbitzuak gogoraraziko dizkio, hala nola, Instagram, Flickr, eta abar. 

Bestalde, pribatutasun arauak eguneratu dituzte eta horiek onartu beharko ditu erabiltzaileak igoerak modu berrian egin ahal izateko. Horretarako, 'Kontu berria sortu' aukera sakatu beharko du. Bertan, lehengo atarian erabilitako helbide elektroniko berarekin egitea nahi ta nahiezkoa da, norbere profileko guztia mantendu ahal izateko. 

Eguraldiko komunitateko kide guztiei mezu bitartez bidali zaie jakinarazpena eta "Eguraldia" saioan ere ekimenaren berri eman dute.

 

 

Iruzkinak