eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Ostiral honetan eguraldia eguzkitsua izango da, asteburuan zehar, aldiz, prezipitazioak izango ditugu hizpide.
Euritakoa berriro erabiliko dugu asteburuan zehar. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Eguraldia Euskadink ostiralean udako itxura hartu ostean, beste aldaketa batekin helduko da asteburuan. Egun eguzkitsua izango da ostirala, baina asteburuan zehar, aldiz, prezipitazioak izango ditugu hizpide, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak bere webgunean iragarri duenez.
Gaur, ostirala, goizean eguraldi polita edukiko dugu, baina egunaren bigarren partean goibeltzera egingo du. Egunaren lehenengo partean zerua hodei gutxirekin egongo da. Arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira, eta egunaren amaieran oso hodeitsu geratuko da; orduan euria egingo du, kantauri isurialdean bereziki. Egunaren bigarren partean txarrera egin arren, goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko denez tenperatura maximoek gora egingo dute; 30 ºC-ra hurbilduko da termometroa. Arratsaldean haizeak ipar-mendebaldera egingo du bolada gogorrekin, kostaldean batez ere.
Larunbatean, hodeiak nagusi, eta euria pixka bat. Zerua estalita egongo da goizean eta busti egingo du. Euri gehiena goiz partean espero dugu, eta sarriago egingo du kantauri isurialdean. Arratsaldean hobera egingo du, hodei geruza zulatzen joango da, eta atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da, bereziki kostaldean, eta dezente freskatuko du. Eguneko tenperatura altuenak nekez iritsiko dira 23 ºC-ra.
Igandean, goizeko lehen orduetan lainotuta egongo da hodei baxuekin, eta kantauri isurialdean noizbehinka zirimiria egingo du. Arratsaldean hodeiak gutxitzen joango dira, eta azken orduetan ostarte handiak zabalduko dira. Ipar-mendebaldeko haizeak joko du, eta tenperatura maximoetan aldaketarik ez da egongo edo gradu bat edo bi igoko dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa