08:38

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Euriarekin eta tenperatura freskoagoekin hasi dugu asteburua

Erredakzioa

Fronte batek hodeiak utziko dizkigu larunbatean eta ipar-ekialdeko haizeak tenperaturak jaistea eragingo du. Igandean, ordea, eguzkia bueltatuko da.

  • Euria Donostian. EFE

    Euria Donostian. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Fronte ahul batek zaparrada edo euri apur bat utziko digu larunbatean eta tenperaturek behera egingo dute. Kantauri isurialdean zerua ilun agertuko da eta bertan espero dira zaparrada mardulenak. Arratsaldean zehar, frontea aldentzearekin batera, atertuz joango da. Ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da kostaldean eta baita Ebro ibarrean. Tenperatura beroenak 20-25 gradu artean geldituko dira.

Euskalmetek, gainera, itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia ezarri du larunbaterako, 09:00tik 24:00ra, olatuaren altuera dela eta.

Igande arratsalderako zeru-gaina txukunduz joango da eta tenperaturak goranzko bidea hartuko du. Giro motelarekin hasiko da eguna, bereziki ipar partean, baina goizak aurrera egin ahala, hodeitza saretuz joango da. Arratsalderako eguzkia gailenduko da zeru-gainean, bereziki Araba eta Nafarroa barnealdean. Haizea ahulduz joango da eta arratsaldean itsasaldeko brisa altxatuko da.

Astea hegoaldeko haizearekin hasiko dugu eta tenperaturak nabarmen egingo du gora astelehenean; berriro ere beroa izango da protagonista. Kostaldean 30 gradura gerturatu daiteke merkurioa eta barnealdean 35 gradura. Egunak aurrera egina ahala, bero-hodeiak garatuz joango dira, baina ordura arte zerua txukun eta garbi agertuko da. Egunaren azken orduetan trumoi-zaparrada bakanak garatu daitezke, bereziki ekialdean.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena