eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Tenperatura minimoetan ez dugu aldaketa nabarmenik sumatuko eta maximoak zertxobait jaitsiko dira.
Hodeiak areagotu egingo dira Euskadin.
Informazio gehiago (1)
Euskalmet meterologia agentziaren arabera, astea giro nahasiarekin hasiko dugu. Astelehen goizean trumoi-ekaitzen hondarrak egongo dira, hala ere eguerdi aldean argiuneak izango ditugu. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira berriro eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake.
Tenperatura minimoetan ez dugu aldaketa nabarmenik sumatuko eta maximoak zertxobait jaitsiko dira.
Astearte arratsaldean fronte hotz batek kantauri itsasoa zeharkatuko du, eta euria ekarriko du. Dena den, goiz partean zeruan ostarteak nagusituko dira. Arratsaldean zerua estalita geratuko da eta euria egingo du, bereziki kantauri isurialdean. Goizean hego-mendebaldeko haizea nahiko bizi ibiliko da.
Arratsaldean, berriz, haizeak ipar-mendebaldera egingo du, eta bolada zakarrak izango dira, batez ere norabide aldaketaren unean. Tenperatura maximoak apur bat jaitsi egingo dira.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa